A. Gartzia eta N. Esteban (EHE): “Badago zer aldarrikatu eta horren erakusleiho izan nahi du Euskaraz Bizi egunak”

hirinet 2014ko api. 3a, 10:32

Aldarrikapenak eta jaiak bat egingo dute larunbat honetan, hilaren 5ean, Gasteizko Alde Zaharrean. Euskal Herriak Euskaraz-ek Euskaraz Bizi eguna antolatu baitu.

 

“Badago zer aldarrikatu eta horren erakusleihoa izan nahi du Euskaraz Bizi egunak”, horixe izan da EHEko kideak diren Azaitz Gartziak eta Nestor Estebanek azpimarratu nahi izan dutena Hirinet FM irratsaioko ‘Pil-pilean’ atalean. Eragile euskaltzaleko kideek ere Gasteizen euskaraz bizi nahi duen jendarte bat dagoela gogoratu dute eta “orain arteko klitxeak albo batera uzteko egun aproposa” izango da larunbatekoa.

 

Hortaz, etorkizun euskaldun bat eraikitze aldera, hitzordu garrantzitsua dela deritzote Gasteizen euskaraz bizi nahi duen jendartea bilduko baitu Euskaraz Bizi egunak. Egunean zehar hainbat ekitaldi eta emanaldi izango dira, horien artean, nazio manifestazioa. ‘Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi’ lelopean abiatuko da manifestazioa Andra Mari Zuriaren plazatik, 18.00etan.

 

 

Elkarrizketa entzun:

 

 

{mp3}Elkarrizketa_EHE_Azaitz eta Nestor{/mp3}

 

 

Eguneko egitaraua ikusi

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide