Udan ume sahararrak hartzeko familien bila dabil Afanis elkartea

hirinet 2014ko apirilaren 3a

Afanis Ume sahararrak  hartzeko familien elkartea udan Saharako umea hartu nahi dituzten familien bila dabil.

 

Aurten zortzi eta hamabi urte bitarteko 51 haur ekarri nahi dituzte Euskal Herrira eta Araban, esaterako, bost dira behar dituzten familiak. ‘Oporrak bakean’ izena hartzen du programa honek eta urtean bi hilabetez baldin bada, adin-tarte garrantzitsu horretan dauden haur horiek Tindufeko errefuxiatu kanpalekuetatik irten daitezen lortu nahi du, elikadura egokia izan dezaten, osasun azterketak egin diezazkieten, finean, urteari osasun egoera onean aurre egin diezaioten.

 


Informazio gehiago: 945 27 70 45945 27 70 45 // 650 13 40 11650 13 40 11 edo afanisalava@gmail.com

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago