ALEA izango da Arabako euskarazko astekari berriaren izena

hirinet 2014ko apirilaren 15a

Arabako euskarazko astekaria martxan jartzeko proiektua abian da eta urte bukaeran lehenengo alea esku artean izateko aukera izango duzu.

 

Araba mailan euskara hutsean argitaratuko den lehenengo astekaria izango da, parte hartzean oinarritua eta Arabako euskaldunon sarea osatzen lagunduko duena. GEU elkarteak, Berriak eta Goienak heldu diote erronka honi baina herrialde osoko euskaldun eta euskaltzaleen ekarpenarekin aterako da aurrera.

 

Astekari berri honen izena aukeratzeko laguntza eskatu nahi genizuen eta bozketa egin ostean ALEA izan da bozka gehien jaso duen izena. Hortaz, Arabako euskarazko astekari berriaren izena Arabako ALEA izango da.

 

Hurrengo urratsa argitalpenaren logotipoa diseinatzea da eta horretarako Logotipo lehiaketa martxan jarri da. ALEA - Logo lehiaketaren OINARRIAK

 

 

Bozketan parte hartu zutenen artean, disko sorta bat zozkatu dugu eta hau izan da irabazlea: Arantza Hernandez

 

 

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago