Irudimena sormen lehiaketa

hirinet 2014ko martxoaren 28a

Irudimena sormen lehiaketa martxan jarri dute Euskal kultur erakundeak (EKE)eta Azkue fundazioak.

 

Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu behar du eta soinuan oinarrituz hiru aukera ditu: soinu berri bat sortzea, euskarazko testu bat idaztea edo irudi berri bat egitea. Horretarako, bederatzi soinu proposatzen ditu lehiaketak eta denak www.soinumapa.net egitasmotik datoz. Guztira 1.500 euro banatuko dituzte erosketa bonoetan.

Lehiaketan parte hartzeko azken eguna maiatzaren 16a izango da.

 

 

Informazio gehiago: Irudimena  lehiaketa 2014

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago