Pelikula bat 2,90 eurotan ikusteko aukera emango du Zinemaren festak

hirinet 2014ko martxoaren 27a

Zinemaren Festaren VI. edizioa 2014ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean eta 2an izango da.

 

Egun horietan sarrera bakoitzaren prezioa 2,90 eurokoa izango da programari atxikitako zinemetan. Gasteizen Yelmocines Boulevard eta Florida Zinema aretoek parte hartuko dute ekimen honetan.

 

www.fiestadelcine.com web-orrian (gazteleraz) beharrezkoa den akreditazioa eskuratu daiteke ekimen horretan parte hartzen duten zine-aretoetara joateko eta bertan erakusten den edozein film ikusi ahal izateko.

 

Zinemaren Festaren antolatzaileak honako hauek dira: FAPAE (Confederación de productores audiovisuales), FEDICINE (Federación de Distribuidores Cinematográficos), FECE (Federación de Cines de España) eta ICAA (Instituto de la Cinematografía y de las Artes Audiovisuales).

 

Pasa den urteko edizioa oso arrakastatsua izan zen. Izan ere, 1, 8 milioi lagunek jaso zuten akreditazioa.

 

 

Egilea: klaketa.net

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago