Zaramaga auzoa omenduko du Porpol Teatro konpainiaren ‘Berbak belarri ertzera’ antzerki ibiltariak

hirinet 2014ko mar. 26a, 14:29

Porpol Teatro konpainia gasteiztarrak 30 urte beteko ditu aurten eta urtemuga ospatzeko ‘Berbak belarri ertzera’ antzerki ibiltaria eskainiko du martxoaren 29an eta 30ean.

 

Oraingoan konpainiak aurkeztuko duen lan honetan publikoa hiruko taldeetan egongo da banatuta eta ibiltaria izango den proposamen honetan, ikuslea istorioa kontatuko den leku ezberdinetatik mugituko da, non antzerkia, instalazio plastikoak zein sorpresa anitz aurkituko dituen.

 

‘Berbak belarri ertzera’ antzezlanak, Zaramaga omendu nahian, auzoaren historia kontatuko digu, nahiz eta, “izatez, auzo guztiei egindako konplizitate begirada bat izan”, azaldu dute antolatzaileek. Modu honetan, 50eko eta 60ko hamarkadetan auzora etorri ziren langileei eta oro har auzoari omenaldia egin nahi dio Porpol konpainiak.

 

Antzezlanak ikusteko aldez aurretik erreserba egin behar da (688 87 29 98688 87 29 98).688 87 29 98

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide