Udaberri Sound Fest martxoaren 26tik 29ra Gora Tabernan

hirinet 2014ko mar. 26a, 12:34

Gaurtik hasita larunbatera bitartean, Udaberri Sound Fest jaialdia izango da Gora Tabernan.

Lau herrialdeetako zortzi taldek rock and roll soinuez beteko dute San Frantzisko kantoian kokatzen den taberna, udaberriari ongietorria emateko. Bertan izango diren bost talde gasteiztarrak dira; Viva Bazooka, Joseba B.Lenoir, Arenna, The Solubreaker company, Libe eta Rock’n’rollDJak. Gainontzekoak, aldiz, nazioarte mailakoak dira, hala nola, The Volcanics, Toni La Muerte eta The Freeborn Brothers.

Izan ere, formatu txikiko musika jaialdi honekin Gora tabernako egungo taldeak agur esan die tabernari, taulari eta bezeroei. Kontzertuak martxoaren 26tik 29ra ospatuko dira, arratsaldeko 20.30etik aurrera eta sarrera doakoa izango da.

 

 

 

 

 

 

Martxoaren 26an, asteazkena: THE VOLCANICS(Perth/AUS) eta VIVA BAZOOKA

Martxoaren 27an, osteguna: TONI LA MUERTE eta JOSEBA B.LENOIR

Martxoaren 28an, ostirala: THE FREEBORN BROTHERS eta ARENNA

Martxoaren 29an, larunbata: THE SOULBREAKER COMPANY, LIBE eta  ROCK'N'ROLL DJak

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide