Zehazki, hauek dira proiektuaren helburuetako batzuk: euskararen aldeko jarduera eta ekimenetan laguntzeko prest dauden gasteiztarren sarea osatzea eta Gasteizko euskaldunon komunitatea ehundu eta indartzeko egitasmoak antolatzea.
Gaur, proiektua diseinatzen jarraitzeko bilera irekia egingo dute:
NOIZ:
Martxoaren 26an, asteazkena, 17.00etatik 18.30etara Landatxon (El Campillo).
GAIAK:
Gasteizko Euskaralagunak on-line atariaren proiektua
Komunitatea osatzeko proposamenak
Komunikazio kanpaina
NOR: bilera irekia da. Interesa izan dezakeen edonork parte hartu dezake. Zuk ere!
Zerbait galdetu edo proposatu nahi baduzu: euskaralagunak@gmail.com
Gasteizko Euskaralagunen Sarea diseinatzeko dinamika abian da.