Scorpions taldeak 160 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan, elkarrekin daramatzaten 50 urteetan 5000 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte 80 herrialde baino gehiagotan, eta benetako himnoen egileak dira, esaterako, ‘Rock You Like a Hurricane’, ‘Send Me An Angel’ edota ‘Wind of Change’, rockaren historiak duen balada ospetsuenetariko bat, alegia. Scorpions taldeak ‘Rock ‘N’ Roll Forever Tour’ biraren barruan sartuko du Azkena Rock Jaialdiko bere kontzertua.
Jaialdia antolatzen duen Last Tour Internationalek azaldu duen moduan, datorren asteartea arte luzatuko dute bi egunetarako eskaintza txartela. Horrela, 56 eurotan (+ banaketa gastuak 5€) erosteko aukera izango dute zaleek.
Scorpions talde alemaniarra