Bertako produktuak sustatzeko saltoki bat jarriko da Almendrako azokan

hirinet 2014ko martxoaren 25a

Hemendik aurrera Arabako nekazaritzako produktuak eta elikagaiak hileko lehen larunbatean alde zaharrean ospatzen den Almendrako azokan aurkitzeko aukera izango da.

 

Bertako produktuak sustatuko dituen saltokia Slow Food Araba elkarteak kudeatuko du, non produktuak saltzeaz gain bertako lehengaien inguruko dastaketa saioak egingo dira. Arabako boilurra, Moredako olioa, Idiazabal gazta edo Añanako gatza bezalako produktuek txokoa izango dute hilean behin ospatzen den azokan. Hilero bi produktu erakutsiko dituzte eta txandakatu egingo dira denek euren lekua izan dezaten. Saltokia uda baino lehen egongo da prest.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago