Irakurle Kluba: 'Nevadako egunak' Bernardo Atxaga

Euskararen Agenda 2014ko martxoaren 24a

bernardo_atxaga'Kronika da hasieran, eta bukaeran nobela. Bere pieza guztiak bereziak dira, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere.' ...

 

Noiz? MARTXOAren 27an, ostegunean, 20.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

Liburua: Nevadako egunak, Bernando Atxaga. Pamiela (2013)

Gasteizko Irakurle Klubeko 13/14 ikasturteko egitaraua

... Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da. Bere orrialdeetan azalduz doazen pieza guztiek giza esperientzia dute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran, 2007ko abuztutik 2008ko ekainera; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, eta batez ere desertuak.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago