Elkarlanean gauzatu den proiektua hau martxan jartzeko ideia Sonia Cuadradok, Isabel de Arzak etaNagore Jiménezek osatzen duten Panoramika taldearena izan zen. Egutegia 2014ko udaberrian hasiko da eta aipatutako lau tabernen bezeroak izango dira bertan agertzen diren irudien protagonistak. Guztira, 70 pertsona inguruk parte hartu dute proiektu honetan, kameraren aurrean jarriz edo errealizazio lanak egiten. Daniel Arrizabalaga, Leire Blacksun, Olivia Blanco, Pablo Escajedo eta kiwiconcucharanomata izan dira argazkilariak.
Hurrengo lau asteetan proiekturako egin diren irudi guztiak eta making of-a ikusteko aukera izango da Synchro Proiekt ekimena osatzen duten lau taberna hauetan. Horrez gain, egutegia 8 eurotan erosteko aukera izango da.
Aurkezpena datorren martxoaren 22an, larunbatean, 17.00etan izango da Iguana Kafe tabernan. Egun horretan ere Syncho Spring Fest ospatuko dute bertan.

Informazio gehiago: www.synchroproiekt.com
Gasteizko Iguana Kafe, Herri 74, Stonehead eta Ibu Hots tabernek osatzen duten Synchro Proiekt ekimenak argazkiz osatutako Spring Calendar egutegia aurkeztuko du datorren larunbatean.