Zabalgana auzoan hilean behin pintxo pote euskalduna antolatzen dute. Oraingoan auzoko elkartean pintxo pote goxoa eskainiko dute euro baten truke 19.15ak arte. Ondoren, musikaz lagunduta Urbeltz tabernaraino joango dira, 20.30ak aldera Maytoneruntz abiatuko dira eta gero Sybarisera. Eta pintxo poteoari amaiera emateko OM eta Palike tabernak!
Noiz? MARTXOAren 27an, ostegunean, 18.30etik aurrera
Non? Irteera Zabalaganako auzo elkartearen bulegotik (Zabalgana etorbidea 46)
Antolatzailea: Zabalganako euskara batzordea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.