Herri mugimenduek herrialde ezberdinetan duten eragin eta jokaeraren ezagutza zein okupazioaren eta inperialismoaren menpe bizi diren herrialdeekin loturak sendotzea izan dira aurten landu nahi dituzten ardatzak. Horretarako, Mexiko, Venezuela, Alemania, Grezia, Kurdistan, Sahara eta Palestinara gerturatuko dira 2014ko brigadetan. Izan ere, aurtengo brigada hauen funtsa herri hauetan lanean diharduten mugimendu feminista, alternatiba autokudeatu eta herri subirautza esperientziak gertuagotik ezagutzea izango da.
Martxoaren 20an, 19.30ean, brigaden aurkezpena egingo dute Komite Internazionalistek Gasteizko Zapateneon.
Informazio gehiago eta izena emateko: Brigadak 2014
