Horretarako, D ereduan ikasitako gurasoen hizkuntz-hautaketa ikertzeko asmoa du, besteak beste, seme-alabei zein hizkuntzatan egiten dieten jakiteko.
Ikerketa egiteko honako baldintza hauek betetzen dituen jendea topatu behar du:
- D ereduan ikasitakoa izatea (B eredua ere posible da, batez ere ikasgai gehienak euskaraz baziren edo euskara-tituluren bat badute...)
- ama-hizkuntza, gurasoekin etxean jaso zuena erdara izatea
- gurasoa izatea (haurren adinak ez du inolako garrantziarik)
- eremu erdaldunekoa izatea edo eremu erdaldunean bizitzea (Bilbo Handia, Enkarterriak, Gasteiz eta Araba gehiena, Nafarroa gehiena, Eibar edo Irun bezalako hiriak etab). Dena den, azken baldintza hau ez da guztiz beharrezkoa.
Parte hartzaileek 13 galdera laburreko galdetegi erraza, laburra eta anonimoa bete beharko dute.
Informazio gehiago jasotzeko: aitorgarikoitz@hotmail.com
Suediako Dalarna Universityan lan egiten duen hizkuntz-irakasle euskaldun batek D ereduak euskararen etxeko erabileran duen eragina ikertu nahi du.