Bularretik mintzora proiektuaren baitan Irakurketa Kluba martxan jartzea erabaki dute Urkabustaizen. Asmoa da 3 urtetik 6 urtera dituzten umeak eta beraien gurasoak elkartzea, hilean behin, liburutegian. Liburuak elkarrekin irakurri, komentatu, liburu berriak ezagutu...
Irakurketa Kluba
Noiz? MARTXOAren 26an, APIRILAren 9an eta MAIATZAren 7an (asteazkenak), 18.00etan
Non? URKABUSTAIZKO LIBURUTEGIAN
Dinamizatzailea: Ane Lapizondo
Ikastaroa dohainik izango da
Izena emateko azken eguna: MARTXOAK 20
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.