Batetik, munduan sei pertsonatik batek ez du ur garbia eskuragarri, eta bostetik bik ez dute saneamendu egokirik. Horrez gain, Espainiako estatuko ur-hornikuntzako sistemen erdiak kudeatzen dituzte jadanik enpresa pribatuek, eta haietako gehienak Agbar-ek (Suez taldekoa) eta FCC-k kontrolatzen dituztela salatu du GKEk.
Hori dela eta, ur garbia eskuragarri izateko eskubidea aldarrikatzeko Udaberri jaia eta Uraren Mundu Eguna ospatuko du Medicus Mundik.
Martxoak 21ean, ostiralean, 18.30ean, Eguberri jaia izango da Katedral berriaren sarrera nagusiaren parean, non musika eta dantza ikuskizuna egongo diren. Bertan flashmob bat egingo dute.
Martxoaren 22an, berriz, Uraren Mundu eguna ospatuko dute. Eguerdiko 12.00etan Ura izateko Giza Eskubidearen aldeko jaia egingo dute Ataria zentroan.
Informazio gehiago: Medicus Mundi Araba
Datorren martxoaren 22an Uraren Mundu eguna ospatuko da eta horren harira, Medicus Mundik hainbat datu gogorarazi nahi izan ditu.