Gizon feministak behar ditugu

hirinet 2014ko martxoaren 10a

Gizon: giza eskubideen alde al zaude? Emakumeek eta gizonek eskubide berdinak izan behar dituztela uste al duzu? Hala bada, zorionak: feminista zara!

 

Agian adjektiboak ez dizu ilusio handirik egin: gizartean feminista adierak oso konnotazio negatiboak eta bidegabekoak ditu oraindik. Baina zuk badakizu feminismoa ez dela matxismoaren antonimoa (horri hembrismoa deritzo), eta jakin badakizu feminismoak ez diola zure gizontasunari kalte egingo, gizarte osoaren onerako baita!

 

Tamalez, oraindik gizon arabar anitz “armairu barruan" ditugu: ez dira konturatu feminista badirela, edo ez dira ausartu esatera. Lagunduiezu horretaz jabetzen, eta has zaitez zeu ere ozen esaten feminista zarela. Araban zu bezalako gizon feministen beharrean gaude!

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago