De Andresek “emakumeak iraindu izanagatik”, EH Bilduk ez du parte hartuko Aldundiak Martxoaren 8ari begira antolatutako ekitaldi ofizialean

hirinet 2014ko mar. 6a, 17:50

EH Bilduk gaur arratsalderako Foru Aldundiak antolatu duen Martxoak 8ko ekitaldi ofizialean ez duela parte hartuko iragarri du PSE eta EBrekin batera egindako agerraldi batean.

Izan ere, asteazkeneko osoko bilkuran abortuaren erreforma jorratu zenean Javier De Andresek emakumeak irain zituela uste dute. Itziar Lekuonak biltzarkideak azaldu duenez, “De Andresek argudio penagarriak erabiliz emakumezkook irain gintuen eta oso haserre gaude”.

Alde batetik, emakumeen eskubideak ez dituztela defendatzen salatu du Lekuonak eta, bestetik, klandestinitatera eraman nahi dituztela emakumeak bere erabakiak kriminalizatuz. Honegatik guztiagatik, EH Bilduk De Andresen adierazpenak gaitzetsi egin ditu eta mozioa aurkeztu du martxoaren 19an egingo den osoko bilkuran eztabaida dadin.

 

Aurkeztutako mozioan, EH Bilduk PPk aurkeztutako “Kontzebituaren eta emakume haurdunaren eskubideen babeserako” legearen aurreproiektua gaitzesten du, besteak beste, atzerakoia delako eta emakumeen eskubideak urratzen dituelako. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote emakumeek haien gorputzarekiko eta ugalketarekiko erabakiak askatasunez hartu eta gauzatu ahal izateko lege-babesa, osasun-babesa eta babes soziala berma dezala.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide