Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako hainbat hitzordu Gasteizen

hirinet 2014ko mar. 6a, 13:53

Datorren larunbatean, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan zehar, emakumearen eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunaren alde borrokatzeko.

 

Gasteizen, esaterako, hainbat dira egun honen inguruan antolatzen diren jarduerak eta mobilizazioak. Albiste honetan horietako batzuk bildu ditugu.

 

 

 

Gasteizko Plataforma Feminista; manifestazioa eta jarduerak

 

Martxoaren 8an, 12.30ean San Anton plazatik aterako den manifestazioa joateko deialdia luzatu du Gasteizko Plataforma Feministak, atzo eskaini zuen prentsaurrekoan. Eguerdiko 14.30ean bazkari feminista egingo da Sukubo elkartearen egoitzan eta iluntzeko 21.30ean kontzertua eta festa feminista izango dira Gaztetxean.

 

 

 

 

 

 

 

Berdintasuneko Udal Zerbitzuak eta emakumeen elkarteak

 

Gasteizko Udalak emakumeen elkarteen lana omendu nahian, hiriko talde desberdinekin elkarlanean, dagoeneko hasi den programazioa aurkeztu du, non Berdintasunerako Udal Zerbitzuak, Voz-Colombia Atzerriko Emakumeen Elkarteak, SETEM, Djekafo Maliko Emakumeen Elkarteak, Arabako Emakumeen Asanbladak, 7menos20 elkarteak eta Las Trans Kolektiboak, AMARU Kultur Elkarteak, María de Maeztu Foro Feministak eta  ASVE elkarteak jarduerak antolatu dituzten. Bertan, erakusketak, hitzaldiak, topaketak eta tailerrak aurkituko ditugu.

 

Gasteizko Udaleko Emakumeen Nazioarteko Egunaren jardueren programa

 

Emakumeen zinema

 

Artium museoa, bere aldetik, Emakume-Zuzendariak Zikloa eskaintzen ari da egunotan, emakumeek zuzendutako lau pelikulak osatua. Proiekzioak martxoaren 6an, 7an, 13an eta 14an izango dira, 20.00etan, Artiumen Emanaldi aretoan.

 

 

 

 

 

Honi lotutako albiste gehiago:

 

Barezi Valencia, Abortatzeko eskubidearen aldeko Gasteizko asanblada irekiko kidea: “Emakumeoi oinarrizko eskubide ugari falta zaizkigu oraindik"

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide