Barezi Valencia: "Emakumeoi oinarrizko eskubide ugari falta zaizkigu oraindik"

hirinet 2014ko martxoaren 6a

Larunbatean martxoaren 8a da, nazioarteko emakume langilearen eguna.

 

Mundu osoan ospatzen den aldarrikapen egun honek 1908. urtean New York hiriko “Cotton” izeneko ehun-fabrika batean jazotako sute batean dauka jatorria. Aipatutako urteko martxoaren 8an ehun emakume baino gehiago hil ziren ‘Cotton’ izeneko lantegi horrek su hartu zuenean, antza denez, jabeak eraginda, emakumeak greban jarri zirelako. Gertatutakoa XX. mendearen hasieran bizi zen testuinguruan kokatu behar da: botoa emateko eskubide falta, lanpostuak lortzeko zailtasunak, oso lan baldintza kaxkarrak…

 

Emakumearen egungo egoera ezagutzeko asmoz, Barezi Valencia Abortatzeko eskubidearen aldeko Gasteizko asanblada irekiko kidea elkarrizketatu dugu Hirinet FM irratsaioan. Horrez gain, gasteiztarren iritzia ezagutzeko asmoz, kalera irten da gure kolaboratzailea Josu Pedruzo.

 

 

{mp3}Barezi-Valencia-elkarrizketa{/mp3}

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago