Emakume zinema-zuzendariak zikloa Artiumen

hirinet 2014ko martxoaren 5a

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Emakume zinema-zuzendariak zikloa aurkeztu du, emakumeek zuzendutako lau pelikulak osatua, martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin loturik.

 

Gracia Querejeta, Susanne Bier, Samira Makhmalbaf eta Miranda July dira ziklo honetarako hautatutako zuzendariak, eta hauek azken hamarkadan egin dituzten eta nazioarteko zenbait sari jaso dituzten pelikulak. Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira eta, Gracia Querejetarena izan ezik, gaztelaniazko azpitituluekin.

 

Proiekzioak martxoaren 6, 7, 13 eta 14an izango dira, 20.00etan, Artiumen Emanaldi aretoan. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da saioko, baina lau pelikuletarako txartel bat eros daiteke 6 euroren truke. Artiumen Adiskideentzat sarrera doan da. 

 

Programa

EN UN MUNDO MEJOR

Martxoaren 6an, ostegunean

Susanne Bier. Danimarka-Suedia, 2010
Pelikula honetan gizartea eta geure bizitza kontrolatzen ahalegintzen garenean aurkitzen ditugun mugak aztertzen dira.
 


A LAS CINCO DE LA TARDE

Otsailaren 7an, ostirala

Samira Makhmalbaf. Iran-Frantzia, 2003
Cannes-eko Zinemaldiko Epaimahaiaren 2003ko Sari Berezia jaso zuen. Pelikula honekin Samirak ahotsa eman nahi die Afganistaneko emakumeei, komunikabideek kontatzen ez dutena erakutsi, aintzat hartuak izateko eta berdintasuna lortzeko eguneroko benetako borroka agerian utzi.
 

TÚ, YO Y TODOS LOS DEMÁS

Martxoaren 13an, osteguna

Miranda July. AEB, 2005
Mundu garaikide honetako isolamenduaren erdian pertsonek besteekin harremanak izateko egin behar dute borrokaren behaketa poetiko eta xehea.
 

 15 AÑOS Y UN DÍA

Martxoaren 14an, ostirala

Gracia Querejeta. Espainia, 2013
Nerabe gatazka-sortzaile baten eta Argiaren Kostan bizi den haren aitona militar erretiratuaren arteko harreman korapilatsua. Pelikula honek Espainia ordeztuko du Oscar sarietan.

 

 


 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago