Zadorra ibaiak gainezka egin du

hirinet 2014ko mar. 4a, 12:24

Azken egunetako eguraldi euritsuaren eta Uribarriko urtegia hustearen eraginez, Zadorra ibaiak gainezka egin du Ihurre, Aztegieta eta Billoda herrietan, hain zuzen.

 

Hori dela eta, Udaltzaingoak Ihurrerako sarbidea moztu du. Horrez gain, gaurko egunean arazoak sor daitezkeen Abetxuko, Gamarra, Arangiz eta Lopidako puntuetan arreta berezia jarriko diete udaltzainek zein suhiltzaileek, oinezkoen zein ibilgailuen segurtasuna bermatze aldera. Era berean, Billoda eta Tresponde herriak lotzen dituen A-3302 errepidea trafikora itxi dute.

 

Gaur goizean Ullibarriko urtegia segundoko 45.8 metro kubiko husten ari ziren, izan ere, hiru egun eskasetan urtegiaren edukieraren %86tik %92 ingurura heldu baita. Euskalmeten arabera, hurrengo orduetan zaparrada txikiak botako ditu baina  arratsalde-gauean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean ipar/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura minimoak nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide