Eolo antzezlana Baratza aretoan

hirinet 2015ko ots. 25a, 01:00

KUKU BAZaR antzerki taldeak ‘Eolo’ antzezlana eskainiko du Gasteizko Baratza aretoan. PIN-UP emakumeen irudia hegazkin bonbaketarien muturretan. Bigarren Mundu Gerran erabilitako ikono erotiko horren bidez emakume eta gudaren arteko harremana landuko da, gaur egungo bi emakumeren joan-etorriak oinarri hartuta.

Noiz? Otsailaren 27an, ostiralean, 20.00etan

Non? Baratza aretoan (Aldabe plaza 4)

Sarrera: 6/8 euro

Informazio gehiago: Baratza Aretoa
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago