Gorbeia "dastatzeko" aukera emango du Zuiako Maila Altuko Gastronomiaren I Pintxo Asteburuak

hirinet 2014ko martxoaren 3a

Datorren asteburuan Gorbeia dastatu! ekimena ospatuko da Zuian, non ekintza horretarako propioa sortu duten GORBEIA pintxoa dastatzeko aukera egongo den.

 

Izan ere, martxoaren 8an eta 9an Zuiako Maila Altuko Gastronomiaren I Pintxo Asteburua ospatuko da. Murgiako zortzi taberna ezberdinetan herriko produktuez egindako pintxo gozo hau dastatzeaz gain, taberna bakoitzak berak erabakitako Maila Altuko Sukaldaritzako beste pintxo bat probatzeko parada izango da.  Konfitutako patata,  txitxikiak  eta Idiazabal gazta dira Gorbeia pintxo honen osagaiak. Zuiako Maila Altuko Gastronomiaren I Pintxo Asteburu honen barruan, eguraldi ederraz gozatzeaz aparte (horrela dio behintzat prebisioak), jarduerez betetako programa egongo da, besteak beste, txikiei zuzendutako pintxo tailerra, artisau eta herriko produktuen azoka eta elektro-txaranga bateko musika.

 

Hauek dira parte hartuko duten tabernak: Palatu, Amaia (Antolín) eta Areso Taberna-jatetxeak, Ioar Taberna, Pub Aldaia, Hotel Nagusi, Hotel Casa del Patrón, eta Zuia Plaza Kafe- eta Oroko Atzabal Jatetxean.

 

 

Hona hemen Gorbeia pintxoa egiteko errezeta:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago