Gaurkoan Martxoak 3 elkarteak Pedro María Martínez Ocio, Romualdo Barroso, Francisco Aznar, José Castillo eta Bienvenido Pereda oroituko ditu eta “egia, justizia eta erreparaziorako eskubideak eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak betetzeke daudela”, gogorarazi du.
Horrekin batera, elkarteak salatu du “oraindik inork ez duela eragindako oinazea aitortu, ezta estatuak bere ardura ere”. Horregatik, Maria Servini epaileak Argentinan zabaldu duen ikerketa nabarmendu du elkarteak, baita honek mundu mailan lortu duen oihartzuna ere.
Kereila honi esker, lehen aldiz, martxoaren 3ko biktimek epaitegian deklaratzeko eta Rodolfo Martin Villaren inputazioa eskatzeko aukera izan dute. Prozesu horrekin, elkartearen esanetan, “biktimek lehen garaipena eskuratu dute, Espainiaren zigorgabetasun ereduaren aurrean.
Gaur, 12.00etan EH Bilduk omenaldi-ekitaldia egingo du Martxoak 3 enparantzan. Arratsaldean, berriz, baina leku berean, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek omenaldia egingo dute 18.30ean. Ondoren, 19.00etan aterako da manifestazioa.
Honi lotutako albiste gehiago:
‘M-3, pentsatzeko hiru M’, Josean Buenoren iritzi artikulua
Inputatu gehiago egotea espero du Martxoak 3 elkarteak