150gr, Arte Eszenikoak azokan

hirinet 2014ko martxoaren 3a

150gr. Arte eszenikoak azokan bueltan da. Jaialdi honetaz gozatzeko aukera izango dugu berriro Gasteizen, martxoaren 6an, 7an eta 8an eta 13an, 14an eta 15ean, hain zuzen.

 

Pez Limbok, Factoría de Fuegosekin batera, programatu eta koordinatuko du gaur egungo hainbat proposamen eszenikoen erakusketa Gorbeia kaleko azokan, erabiltzen ez diren saltokietan. Programa honen barruan jatorrizko formatu txikiko piezak edota garatzen ari diren lanak aurkezteko dira. Beste leku edo egoera arruntago batzuetan motzegiak diren edo oso ohikoak ez diren proposamenak eskainiko dizkigute. Piezak ez dira 30 minutu baino luzeagoak izango. Pez Limbo taldeko Begoña Martin Treviño elkarrizketatu dugu.

 

 ‘150gr. Arte eszenikoak azokan’-eko programazioa anitza izan ohi da. Zer espektakulo motak ikusiko ditugu edizio honetan?

Gai desberdinetako proposamenak ikusiko ditugu: antzerkia, dantza (garaikidea eta break dance), performanceak, txotxongiloak eta klownak.

 

 

Euskaraz egindako lanak disfrutatzeko aukera izango dugu jaialdian?

Bai, euskarazko hiru ikuskizun izango dira. Aukera bat baino gehiago egongo da hauek ikusteko, piezak ordutegi eta egun desberdinetan antzezten baitira: “Hortzaka” taldearen  “EGUZKILORE”, martxoaren 6an eta 13an; “Ttak” taldearen “ZAPATAK”,  7an eta 8an eta “Teatro que madura” taldearen “AUSKALO”, 14an eta 15ean.

 

 

Proposamenak leku askotatik jaso dituzue, baina Gasteizko sortzaileak egongo al dira Gorbeia kaleko azokan?

Bai, Gasteizko sortzaileak ikusi ahal izango ditugu baita Euskal Herriko beste lekuetatik etorritako artistak ere. . Eta gainera  Madril, Portugal, Bartzelona, Brasil eta Zaragozako artistek ere beren lanak erakutsiko dizkigute.

 

 

Zergatik azoka batean?

Gure helburua da arte eszenikoak eta eguneroko bizitzak topa daitezen, artea eta bertako merkataritzak elkar daitezen leku berean, bata eta besteak elkar sustatzeko. Gainera, oso interesgarria iruditzen zaigu ikuskizunak saltokietan egitea, hain toki txikietan. Egoera honek publikoarekin topaketa oso hurbil eta oso bizia eragiten du.

 

 

Informazio gehiago: www.150gr.com

 

Egilea: Alicia Albarran

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago