Euskaralagunak proiektuaren hurrengo bilera martxoaren 7an izango da

hirinet 2014ko otsailaren 28a

GEU elkartearen eskutik, Euskaralagunak proiektuari forma ematen jarraituko diogu gu guztion ekarpenekin.

 

Zehazki, euskararen aldeko ekintzaile eta boluntarioen poltsa osatzeko lan egiten ari gara, bai eta Gasteizko euskal hiztunon komunitatea indartzeko ere. Horretarako hitzordu berria zehaztu dugu proiektu lantzen jarraitzeko.



Zatoz EUSKARALAGUNAK proiektuari forma ematera!

NOIZ? Martxoaren 7an, ostiralean, 18.30etatik 20.00etara.
NON? Landatxo gizarte etxean (El Campillo).
NOR? nahi duen edonor! (gazteak, helduak, langileak, jubilatuak, ikasleak...).



Zure ekarpenak ongietorriak izango dira!

 

Euskaralagunak. Guztion artean, Gasteiz euskalduntzen.


(Informazio gehiago nahi baldin baduzu, idatziguzu euskaralagunak@gmail.com ala geuelkartea@grn.es helbidera edo deitu 945222153 telefonora) 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago