Danele Sarriugarteren 'Erraiak' liburuaren aurkezpena

Euskararen Agenda 2014ko otsailaren 27a

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe.

Noiz? MARTXOAren 27an, ostegunean, 19.00etan

Non? ELKAR MEGADENDA (Gasteiz, San Prudentzio kalea)

Informazio gehiago: www.elkar.com

Danele Sarriugarte Elgoibarren jaio zen 1989. urtean. Itzulpengintzan lizentziatua da eta Elearazi itzulpen blogaren kudeatzailea. Erraiak da argitaratu duen lehenengo liburua. Aurkezpenean Garazi Arrula itzultzaileak eta elkar argitaletxeko editoreak lagunduko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago