Gasteizko gastronomia Bartzelonako Mercat de La Boquerian

hirinet 2014ko otsailaren 28a

Gasteizek Hiriburu Gastronomikoa aurkeztuko du gaur Bartzelonako Mercat de La Boquerian.

 

Horretarako, Gasteizko alkatea Javier Marotok, Sagartoki, Matxete eta Toloño jatetxeekin batera, hiriko gastronomiaren berri emango die bertako komunikabideei. Izan ere,  Katalunian egingo den aurkezpen honek “laguntzaile” berezia izango du, Gasteizen jaiotako eta egun Barcelona futbol taldeko kirol zuzendaria den Andoni Zubizarrreta, hain zuzen ere.

 

Prentsara begira egindako aurkezpenera hurbiltzen direnek Arabako produktuak dastatzeko aukera izango dute, aipatutako hiru jatetxeek egingo duten show cooking-ean. Horrez gain,  lurraldeko produktu ezagunenak ere egongo dira bertan; Arabako patata, Arabako ardo eta txakolina, Añanako gatza edo Moredako olioa, besteak beste.

 

Azkenik, De L’Arte konpainiako bi aktore Gasteiz eta bere gastronomiari buruzko informazioa emango diete merkatuko informazio puntura hurbiltzen diren guztiei.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago