Mobilizazio berriak Garoñaren behin betiko itxieraren alde

hirinet 2014ko otsailaren 26a

Araba Garoñarik gabe ekimenak ekintza ezberdinak antolatu ditu zentralaren behin betiko itxiera eskatzeko.

 

Izan ere, aurreko ostiralean Espainiako Gobernuak dekretu-lege bat onartu zuen, zeinaren bidez Garoñaren irekiera baimentzen duen, Endesa eta Iberdrola enpresek uztailaren 6a baino lehen horrela eskatzen badute. Dekretu-lege honek zentrala berriro zabaltzea justifikatzen du, “itxiera arrazoi ekonomikoengatik izan zelako, ez segurtasun arazoengatik”.

 

Enpresa hauen eskuetan dagoen irekiera honen aurka egiteko Araba Garoñarik gabe ekimenak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetarako. Martxoaren 1ean, larunbatean, 12.00etan konzentrazioa egingo du Arabako Foru Aldundiaren aurrean. Martxoaren 5erako, berriz, itzalaldia egiteko deialdia egin du, gaueko 21.00etatik 21.10era bitartean. Azkenik, martxoaren 15ean  manifestazioa deituko du Garoñaren aurkako plataformak.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago