Inputatu gehiago egotea espero du Martxoak 3 elkarteak

hirinet 2014ko ots. 25a, 13:02

1976ko sarraskiaren 38.urtemugaren atarian, Martxoak 3 elkarteak Gasteizen antolatutako ekimenen berri emateaz gain, Argentinako kereilaren harira zigorgabetasunaren aurkako borrokan emandako azken pausuak azaldu ditu.

 

Horrela, frankismo garaiko krimenak ikertzen ari den Argentinako epaitegiak inputazioak zabalduko dituela espero du elkarteak. Maria Servini Argentinako epaileak 1976ko martxoaren 3an Zaramaga auzoan izandako hilketen inguruko ikerketa abiarazi zuen eta Martxoak 3ko hainbat kidek lekukotasuna egin dute sumarioan. Bi dira momentuz inputatu dituzten pertsonak; Francoren ministroak izan ziren Jose Utrera Molina eta Fernando Suarez, hain zuzen ere.

 

Gertaeren urtemuga ospatzeko hiru dira Martxoak 3 elkarteak antolatu dituen jarduerak:

 

- ' El lugar que ya no está' dokumentalaren emanaldia

Noiz? Otsailaren 25ean, asteartean 19.00etan

Non? M3moria guenean (Fermin Lasuen 5)

 

 

- 'Transición, impunidad ¿democracia?' hitzaldia

Hizlariak: Jose María “Chato” (CEAQUA) Galante, Iñaki Egaña (Euskal Memoria Fundazioa) eta Josu Ibargutxi (Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataforma)

Noiz? Otsailaren 26an, asteazkenean,19.30ean

Non? Ignacio Aldekoa kultura etxean

 

 

'Unido por un sueño: Vitoria-Gasteiz, 3 de marzo de 1976' dokumentalaren emanaldia

Noiz? Otsailaren 28an, ostiralean, 19.00etan

Non? Artium museoan

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide