Abian jarri dute Errekaleor etxe okupatua hutsarazteko prozedura

hirinet 2014ko ots. 25a, 10:11

Ensanche XXI udal enpresak erabaki du Gasteizko Errekaleor etxe okupatua hutsarazteko prozedura abian jartzea, eta Gasteizko Udalean EAJ eta PPk babesa eman diote.

 

Bilduk erabakiaren aurka egin du, PSE, berriz, abstenitu egin da.

 

Gauzak horrela, aste hauetan oposizioko udal talde guztiekin bildu direla jakinarazi dute Errekaleorren bizi diren gazteek. Bide horretan, baina, EAJk elkarrizketari uko egin eta kanporatzeko prozedurari ekitea erabaki dutela salatu dute. Argi dute eurak auzotik kanporatzeko erabakia “duela 15 urte Errekaleor eraisteko abian jarri zen planaren baitan” kokatu behar dela, auzoa eraitsi eta bertan urbanizazio bat eraikitzea baita udalaren plana.

 

2013ko irailean gazte talde bat Errekaleor auzoa bizitzera joaten zen. Gazteek auzotarren erresistentziari lagundu eta Errekaleor biziberritzea dute helburu, horretarako hainbat ekimen martxan jarri dituzte. Une honetan gazteak kanporatzeko prozedura martxan bada ere, euren proiektuarekin jarraituko dutela adierazi dute gazteek. Momentu honetan hainbat dira martxan dituzten dinamikak: frontoia (edonorentzako erabilgarri dago), Zinema ( igandero 18:00etan pelikula proiekzioak), baratza, liburutegia, laguntza klaseak umeei, musika entsegu lokala, marrazketarako tailerra eta antzerki taldea.

 

 

 

Iturria: Topatu.info

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide