Hori dela eta, itxiera honek trafikoari eragingo dio eta honako hauek galaraziko ditu horrek:
- Gasteiz hiribidean barrena ipar alderantz zirkulatzen duten ibilgailuek ezingo dute ezkerretara bira egin, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalera.
- Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean barrena zirkulatzen duten ibilgailuak Gasteiz hiribidetik desbideratuko dira, Konstituzio plazarantz.
- Galarazi egongo da Ramiro Maeztu kaletik Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalera bira egitea, trafikoa ez dadin pilatu obrek eragiten dioten bidegurutze horretan.
- Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea joan-etorrikoa izango da Ramiro Maeztu kaletik Gorbeia kalera bitartean —garajeetarako, eta bertako bizilagunentzat—.
- Autobusen ibilbideari ere eragingo dio bidegurutzea ixteak, baina ez da geltokirik utziko zerbitzurik gabe.
Gasteiz hiribidearen eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearen arteko bidegurutzea itxi egingo da, trafikorako, otsailaren 25etik martxoaren 7ra bitartean, inguru horretako eraberritze lanak direla eta.