Interneten neutraltasuna arrisku bizian dago

hirinet 2014ko ots. 24a, 10:16

Internet-en geroa Europan, neurri handi batean, astelehen honetan erabakitzen da Europako Legebiltzarrean. Internauten eskubide asko arrisku larrian daude baina herritarrok ezer gutxi dakigu gainean datorkigunaz.

 

Gehiago ordaindu beharko dugu Interneteko zerbitzu bakoitzeko.

Europar Batzordeak proposamen berri bat egin du Internet-eko jarduna berriz ere arautzeko. Araudi horretan aurreikusitakoaren arabera, Internet-eko zerbitzuen hornitzaileak (zure konpainia) kargu gehigarriak eskatu litzake edozein zerbitzu emateko. Araudi berrian “Zerbitzu bereziei" ("Specialised Services") buruzko xedapen bat dago, bi eratako Internet-a ekarriko lukeena. Horren arabera, Interneteko “bide azkarrak” korporazio handien edo erosmen handiko jendearen esku baino ez legoke.

 

 

 

Interneten hornitzaileak erabakiko du Interneten zer egin dezakegun eta zer ez.

Proposamena aldatzen ez bada, Internet-eko hornitzaileek eskumena izango dute Interneteko edukiak blokeatzeko epaileek agindu gabe ere. Interneteko hornitzaileek ez lukete edukien gaineko eskumen hori izan beharko. Ez dira ez gure begiraleak ez eta Interneteko polizia ere!

 

 

 

Mugatuta izango dugu adierazpen- eta berrikuntza-askatasuna.

Oraingoz, enpresa handiek, esaterako, Microsoft eta Facebook, blog eta posdcast txikien besteko eskubide dute. Baina "Specialised Services" izenekoen definizioa hobetzen ez bada, korporazio handiek bide izango dute informazioaren autobidean “bide azkar” bat erosteko eta "Start-Up" enpresak eta Wikipedia bezalako proiektuak lehia-egoera okerrean geratuko dira enpresa handi horien aldean.

 

 

 

 

Bideoblog honetan (gazteleraz), Estelle Massé, (http://www.accessnow.org), ezartzekoak diren neurriei buruz mintzatzen da. Garrantzizkoa da gertatzen ari denaren berri izatea eta parte hartzea Sarearen neultraltasuna benetan mehatxupean baitago: http://savetheinternet.eu/es.

 

 

 

 

Egilea: Klaketa.net

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide