Orduan, behar zaitugu!
Gasteizko hainbat euskaltzale Euskaralagunak proiektua abiatzen ari gara. Besteak beste, euskararen aldeko jarduera eta proiektuetan bere laguntza emateko prest gaudenon pertsonen poltsa osatuko dugu: hau da, txosna batean txanda bat egin, aldizkari batean zutabeak idatzi, kultur ekintza batean ipuin bat kontatu, euskal hiztunon eskubideen aldeko kanpaina bat antolatzen lagundu edo beste edozertan gure ekarpena egiteko prest gaudenon Gasteizko euskaldunen sarea osatu nahi dugu.
Horretarako, boluntarioen-poltsa digital bat sortu nahi dugu (webgune apur bat konplexua), baina zalantza pilo dauzkagu:
Zer da posible teknikoki eta zer ez?
Ba al dago hori egiteko doaneko tresnarik?
Bestela, hori borondatez programatzeko prest egon daitekeen informatikaririk ba al dago Gasteizen?
Zenbatekoak izaten dira horrelako tresnen aurrekontuak?
Eta abar luzea!
Gure zalantzak argitzen lagunduko diguzu? Idatzi euskaralagunak@gmail.com helbidera.
Eskerrik asko aldez aurretik! Guztion artean Gasteizko Euskaralagunak sarea sortuko dugu.
Euskaralagunak proiektua
Informatikaria zara edo informatikariren bat ezagutzen al duzu?