Lehenengoa, hirian, konpartsen erritmoarekin batera eta astronautaz, edozein motatako animaliaz edo pitufoz inguratuta. Bigarrena, herrian, antzina ospatzen zituzten moduan, Markitos, Lastozko gizona edo porreroen konpainian. Izan ere, Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Araban ere inauteriak modu tradizionalean ospatzen dira. Hainbat lekutan festarekin hasi dira dagoeneko. Kuartangon, esaterako, Santa Agedarekin batera ospatu zituzten eta Asparrenan asteburu honetan izango dira. Ondoren etorriko dira Zalduondo, Kanpezu edo Salcedo, besteak beste.
Gasteizen otsailaren 27ik aurrera
Gasteizen inauteriak oso bestelakoak izaten dira eta tradizioa ‘modernoagoei’ jarraiki, otsailaren 27an, Ostegun Gizenean ongietorria emango zaie. Martxoaren 1ean, larunbatean, ohiko Inauterietako desfilea egingo da, 20 konpartsaz eta 4.683 pertsonez osatua.
Inauterietako jarduerak Ostegun Gizenean, otsailak 27, hasiko dira, 17:30ean, haur abesbatzek hiriko kaleetan zehar egiten duten ibilbidearekin. Udal Folklore Akademiako zein Arabatxo Haur abesbatzen Arabako Federazioko koroek hartuko dute parte. Bukatzeko, denak batera arituko dira Espainia plazan, 19:30ean.
Otsailaren 28an, ostiralean, 19.15ean Inauterietako entzunaldia izango da Luis Aranburu Musika Eskolan
Martxoaren 1ean, larunbatean 12:30ean, Gasteizko Margolariak iritsiko dira tren geltokira. Ondoren, Arka plazan, Gorka Aginagaldek aurkeztuta, Galiziako Zentroaren konpartsak jaian parte hartzera deitu eta Ibiltariari Errauskine mozorroa jantziko dio.
Arratsaldeko 5etatik 7etara bitartean, hiriko hainbat gozogilek egindako 2000 bat torrada banatuko ditu Udalak, Arabako Pastelgile eta Gozogileen Elkartearen laguntzarekin.
Doan banatuko dira Andre Maria Zuriaren plazan. Jarduera hau 2014ko Gastronomia Hiriburua izendapenaren haritik antolatu du udalak, programaren lehenengo herri ekitaldia izanik.
Desfilea 19.00etan hasiko da, eta kale hauetatik igaro ondoren Florida parkean amaituko da: Legutianoko atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea eta Florida kalea. 23. 00etan, berriz, gau-jaia izango da Espainia plazan, Koxkor Taldearekin. Gauerdian Beriba Samba Eskola konpartsak kalejira egingo du erdigunean.
Igandean berriro irtengo dira konpartsak, 12.00etan. Eta bukatzeko, asteartean 20.00etan Sardina erreko da Enparantza Berrian.
Aurten beranduago (martxoan izango da) baina badator mozorrotzeko garaia eta horrekin jai hau ospatzeko bi modu ezberdin.