2008an Arabako Herri Inauteriak Kultur elkartea sortu zen herri inauteriak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko. Gai honen inguruan 'Arabako Herri Inauteriak' liburuaren egilea Carlos Ortiz de Zaraterekin eta AHIK Kultur Elkarteko lehendakaria Lurdes Lekuonarekin hitz egin dugu.
Arabako hainbat herritan herri inauteriak ospatzen dituzte, besteak beste, Zalduondon, Ilarduian, Eginon, Andoinen, Kanpezu, Kuartango, Salcedon eta Okarizen.