J. Apaolaza eta I. Pastor: “Gure adierazpen askatasuna, kultura askatasunarekin batera, urratu nahi digute”

hirinet 2014ko otsailaren 20a

Datorren astean Jagoba Apaolaza eta Iker Pastor bertsolari arabarrak Madrileko Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute 2012ko Zaharraz Harro jai herrikoien baitan ospatutako presoen omenezko kalejira batean bertsoak kantatzeagatik.

‘Dignidad y Justicia’ elkarteak “terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta bidali zion salaketa Fiskaltzari eta honek tramitera onartu ostean; orain, bertsolariekin batera, kalejiran parte hartu zuten beste hamaika lagun ere joan beharko dira deklaratzera.

 

Apaolaza eta Pastor bertsolariak Hirinet FM irratsaiora gerturatu dira eta inputazioaren nondik norakoak kontatu dizkigute:

 

{mp3}HirinetFM_elkarrizketa_bertsolariak{/mp3}

 

 

‘Bertsolariak Libre’ ekimenak bertso jaialdia antolatu du gaur Gasteizko Jaialdian eta, zentzu berean, agerraldi publikoa egingo du larunbat honetan, hilak 22.

 

 

Itsasegiaren zinta: ‘Kontuz bertsolariak’

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago