Udalak adierazi duenez, honen helburua diru laguntza hauek elikadurarako beharrezkoa duten pertsonei soilik bideratzea da eta beste inor ez dadin laguntza hauetaz aprobetxatu.
Martxoaren 3tik aurrera, janaria erosteko laguntza behar duten biztanleek, dirua jaso ordez, kreditua jasoko dute Herritarren Udal Txartelan (HUT). Kreditu honekin, oinarrizko higiene eta elikadura produktuak erosi izango ahal dituzte Gasteizko hainbat supermerkatutan.
Gasteizko udalak elikadura beharrei bideratutako laguntza ekonomikoak deuseztatuko ditu. Honen ordez, prestazio ez-ekonomikoak eskainiko zaizkie behar duten biztanleei.