Zabalganako auzolagunak behar bezalako autobus zerbitzurik gabe jarraitzen dutela salatu dute

hirinet 2014ko otsailaren 19a

Zabalganako bizilagunek ez dute oraindik inolako erantzunik jaso Tuvisari egindako erreklamazioen inguruan.

 

Izan ere, Zabalganan zerbitzua eskaintzen duten autobus lineak ez dira aski, gainera, auzo honetan Gasteizko populazioaren %10a bizi da eta hauetako askok garraio publikoa erabiltzeko beharra dute, erdiguneraino dagoen distantzia handia kontuan hartuta.

 

 

Aldaiako zonaldean jendea bizitzen hasi zenean, bertan ez zegoen autobus zerbitzurik, beraz, erdigunera joateko, bertako auzokideak hurbilen zegoen autobus geltokira joan behar ziren oinez. Tuvisa enpresak, arazo hau ikusita, behin-behineko autobus zerbitzu bat jarri zuen, erdigunera zihoan autobus geltokira hurbiltzeko. Urteak pasata, behin-behineko irtenbide honek martxan jarraitzen du, beraz, Zabalganako auzokideak bi autobus ezberdin hartu behar dituzte auzotik atera nahi duten bakoitzean.

 

 

Zabalgana Batuz elkarteak adierazi duenez, ez dute "behin-behineko" irtenbiderik nahi, baizik eta "auzoko garraio publikoaren erabateko moldaketa bat".

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago