Salburuko gizarte etxea prest egongo da datorren urteko martxoan

hirinet 2014ko ots. 19a, 18:07

Salburuko gizarte etxeak 2015eko martxoan zabalduko ditu ateak.

 

Gizarte etxeko eraikuntza 2013ko martxoan hasi zen, eta dagoeneko eraikita daude zimenduak eta azpiko solairua, gainera, eraikineko fatxada prozesuan dago. Azpiegitura honen kostua 8 milioi eurokoa izango da gutxi gora behera (espero zena baino %31 gutxiago)

 

Miguel Garnica Gasteizko Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, laster egituraren estaldura jartzen hasiko dira eta datak betetzen badira, estalduraren obrak datorren urteko ekainerako amaituta egongo dira. Hortik aurrera, gizarte etxeko instalazioak eraikitzeari eta altzariak jartzeari ekingo zaio.

 

Zabalganakoarekin batera, Salburukoa gizarte etxea da hiriko azpiegitura hauen sarea betetzeko falta den azkena. Zabalganako gizarte etxearen inguruan, Garnicak honi buruzko epeak berdin jarraitzen dutela adierazi du; "dena ongi baldin badoa, 2016rako estreinatuko da". Hala ere, data hauek ez direla behin-betikoak argitu du zinegotziak.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide