Kaleratzeak Stop plataformak Udalari eskatzen dio kaleratzeak gauzatzen duten entitateekiko harremanak apurtzea

hirinet 2014ko ots. 19a, 17:20

 Javier Maroto alkatea Kaleratzeak Stop plataformarekin bildu zen  kaleratzeak gauzatzen dituzten entitateei buruz hitz egiteko.

 

Bilera honetan, plataformak alkateari eskatu zion pasa den urtean onartu zen mozioa jarraitu zedin, non kaleratzeak burutzen dituzten entitateekin harremanak apurtzea eskatzen duten.

 

Maroto alkatea harrituta agertu zen Kaleratzeak Stop plataformak Kutxabankek burutzen dituen kaleratzeei buruz berri eman ziotenean. Plataformaren bozeramaileek adierazi dutenez, alkateak entitatearekiko haserrea transmititu zuen; izan ere, berari iritsi omen zaion informazioak dioenez Kutxabank kaleratzeak ekiditeko neurriak bilatzen ari da. Hala ere, Kaleratzeak Stop plataformak jakinarazi dituen datuen arabera, Araban gertatu diren kaleratze gehienak Kutxabankek burutu ditu 2013ko azken hiruhilekotik hona.

 

Izan ere, datu hauek adierazten dutenez, kaleratzeek beherantz jarraitzen dute. Hala eta guztiz ere, elkartetik jakinarazi dute beherakada hau altxamendu inmobiliarioek jasaten duten gizarte presioaren ondorioz dela, eta horregatik sortu den entitate finantzariekiko mesfidantzari esker.

 

Horrekin batera, plataformak udalari eskatu dio etxebizitza kopuru handiak hutsik mantentzen dituzten enpresei eta finantza entitateei isuna jarri diezaieten.

 


 


 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide