Maria Clé eta Patricia Blázquez diseinatzaileak euren moda bilduma berria aurkeztuko dute ibiltokian. Bilduma berria Arabako Foru Aldundiaren enkargupean egin zen eta honen diseinuetan, probintziako zazpi elementu tipiko erabili dira, adibidez; Salburuako ezpata-lorea, Añanako gatza, Arabar Errioxako ardoa, Zuiako artilea edo Aiarako txakolina, besteak beste.
Lehenengo aldia izango da Arabako marka bat Mercedes-Benz ibiltokian ikusiko dena Modesto Lomba diseinatzaileen lanez gain.
