18000 euroko isuna Maccabiren kontrako boikot ekintzak burutu dituztenentzat

hirinet 2014ko ots. 18a, 17:43

Sei ekintzaile inputatu dituzte 18000 euroko isuna jarriz Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldearen kontrako boikot ekintzak egiteagatik.

 

Zigorrak Israelgo kirol enbaxadorea Gasteizko Baskoniaren oholtza bisitatzeagatik burutu diren protestengatik ezarri dira. Zigortutako sei ekintzaileek Euskal Herrian Palestinarekiko elkartasun mugimenduetan parte hartzen zuten. Sei lagun hauetatik hiru Indar Baskoniako zaletuak dira eta beste hiru Boikot, Desibertsio eta Zigorren (DBZ) mugimenduko ekintzaileak.

 

EH Palestina sareak adierazi duenez, mugimendu hauek legitimotzat hartzen dituzte betiere Israeleko estatuaren ordezkaritza lana egiten dutenen kontra. Kirol arloan BDZ mugimenduak ez du aldarrikatzen boikota talde edota kirolari israeldarren kontra, baizik eta Israelgo estatuaren ordezkaritza lana egiten dutenen kontra.

 

Egoera hau gizarteratzeko eta inputatuei babesa emateko honako ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako:

 

Otsailak 17-28: Erakusketa- Palestina, Azagra eta Kalvellido begiraden bitartez (Hala Bedi taberna)

Otsailak 19, asteazkena: Hitzaldia- Israelen aurkako BDZ kanpainia kirol arloan. (19:30-Martxoak 3 Memoria gunea. Hizlariak: Uhintifada irratsaioaren kideak)

Otsailak 22, larunbata: 12:30- Gaztetxe: Palestinan ibilitako brigadisten testigantzak (Askapena); 15:00- Bazkari herrikoia; 18:00- Hala Bedi Taberna: Bertso poteo antisionista; 21:00- Gaztetxe: KONTZERTUAK: Kokotean koxk, Arramazka.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide