Ozen.net proiektu musikala

hirinet 2014ko otsailaren 17a

Luis Aranburu Udal musika eskolak Ozen.net proiektua aurkeztu du. Proiektu honetan, musika eta soinuarekin zerikusia duten 20 jarduera eskainiko dira Gasteiz, Amurrio eta Dulantzin.

 

Proiektuaren 20 jarduerak 4 egunetan zehar burutuko dira; bi egun Gasteizen eta egun bana Amurrion eta Dulantzin. Jardueren artean, kontzertuak, tailerrak, performanceak eta beste hainbat motatako ekintza burutuko dira.

 

Tailerrak doakoak dira baina beharrezkoa da webgunean izena ematea.

 

Informazio gehiago www.ozennet.net webgunean.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago