PSEk Printzipal Antzokiaren zaharberritzea eskatzen du

hirinet 2014ko otsailaren 17a

PSE Udal taldeak Printzipal Antzokiaren zaharberritzea eskatu dio Udalari. PSEkoen hitzetan “Antzokiak hainbat kalte ditu konpondu beharrekoak espazio hau egokia izateko”.

Talde sozialistak adierazi du eszenatokia mugatuta dagoela eta urritasun teknikoak direla eta, hainbat dantza, musikal, zirku emanaldi eta beste mota batzuetako espektakuluak ezin izan direla sartu.

 

Maite Berrocal zinegotzi sozialistak esan du PP-ren legislatura osoan zehar egon direla antzokiaren zaharberritzea eskatzen baina Udal gobernuak, dirudienez, ez duela hau kontuan hartzeko asmorik. Zinegotziak adierazi du Printzipal Antzokia ez baldin bada zaharberritzen, Mendizorrotzako polikiroldegiaren egoerara iritsi daitekela; izan ere, honek aurten Jazz festibala ospatzea arriskuan jarri du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago