Unai Fernandez de Betoño: "Aurreko urteetan hirigintzan eman diren desajusteak orekatu beharko ditu plan orokor berriak"

hirinet 2014ko otsailaren 13a

Salburuko-dorreakOso momentu berezia bizi du Gasteizko hirigintzak Unai Fernandez de Betoño arkitektoa eta EHUko Hirigintza irakaslearen ustetan.

 

Hirinet FM irratsaioan azaldu duen moduan, 2012 urtean idatzitzako Hiri Antolatzeko Plan Orokorrean oso bestelakoa zen jasotzen zen egoera: “etxebizitza asko behar ziren, prezioak oso garestiak ziren eta pasa ginen mutur batetik bestera”.

Orain, Hiri Antolatzeko Plan Orokor berria prestatzen ari dira eta plan berri honek ‘desajuste’ horiek guztiak, nolabait, orekatu behar izango ditu. Fernandez de Betoñoren iritziz, ‘oso ondo aztertu beharko da’ Zabalganan eta Salburun oraindik urbanizatu gabe dauden sektoreak eta ‘desprogramatu edo etorkizunerako utzi’, izan ere, ez du beharrezkoa ikusten lurzoru hori guztia urbanizatzea.

 

 

Entzun elkarrizketa:

 

 

{mp3}hirigintza_elkarrizketa{/mp3}

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago