Foronda aireportuaren etorkizuna zalantzan

hirinet 2014ko otsailaren 13a

Eusko Jaurlaritzak Forondako aireportua, Loiuko aireportuan arazoak daudenean hegaldiak bideratzeko erabiltzearen proposamena egin dio Espainiako Gobernuari; izan ere, azken asteotan, Bilbotik hainbat hegaldi desbideratu behar izan dira Biarritzera, Iruñeara edo Zaragozara.

 

 

Honen aurrean, Gasteizko alkateak adierazi du “Forondatik hegaldi gehiago atera beharko liratekeela eta aireportua, egunean 24h egon beharko litzatekeela eraginkor”, Gasteizko aireportua Euskadiko aireportu nagusia izan behar duela defendatuz.

 

Erantzunean, Ramiro Gonzalezek, EAJ bozeramaileak, PPren proposamenaren bideragarritasuna kolokan jarri du, Popularrak Udalera iritsi direnetik Forondako gestio okerra azpimarratuz. Jeltzalearen hitzetan “2013an 7.000 bidaiari inguru pasatu dira soilik aireportutik, 2011n 30.000 inguru zituenean”. Hala ere, zama daramaten hegazkinen joan-etorriak %8an igo direla jakinarazi du baina “hau Forondan jarduten duten enpresei esker” izan dela azpimarratu du.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago