Gorbeiako Yelmo zineen itxierak 11 langile utzi ditu kalean

hirinet 2014ko otsailaren 12a

yelmo_gorbeia

Gorbeia merkatal guneko Yelmo zineak betirako itxi ditu bere ateak, Gasteiz 17 zinema aretorekin utziz.

Bertan lan egiten zuten 16 lagunetatik, 11 kalean geratu dira, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordainketa batekin. Beste bostei beste lanpostu bat eskainiko zaie.

 

Gorbeiako zineak Guridi (2008an itxiak), Mikeldi (2005ean), Samaniego (2001ean) eta Azul (2004) itxitako zinemen zerrendara gehitzen da, Florida eta Yelmo Boulevard izanik Gasteizen bizirauten duten zine bakarrak.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago